2009-09-06

Basanabasa Arrateko Jaixetan


Ez gara. Ez. Ez gara diska ziztatzaileak.

"Kitarrak?. Baterijolea?.Abeslariak?".
Luis Marianok mikrofonoa erabiltzeagatik abeslaria ez zela zioen Victoria Eugeniako publikoak. Dylan, kitarra elektrikoa eskutan, ikuslego haserrearengandik ihesi. "Popero horiek ez ditek oso luze iraungo" (m-ak dixit).

Bit. Beat. Sampler. Loop. Horiexek lanabesak. Tokia, Arrate. Irailaren 7an, Xarma eta Bizardunen kontzertuen ostean eta DJ/VJ Besamotzen aurretik.

Fuck Like a Virgin. Gora Arrateko Ama!

2009-09-04

Ebaki (Ion Olano) + Basanabasa (II)

Ion Olanoren proposamena, Amsterdamera joan aurretik. Hitzordu bat: Donostiako Kafe Antzokian 8ak laurden gutxitan. Bapatekotasuna!. Ta bertan izan ginen ta hauxe atera zena.
Ebaki liburua eskuratu nahi duenak ezin izango du erosi, bai ordea deskargatu hemen klik eginez.