2011-01-06

Bermeoko saioko argazkiak








































Joan den abenduaren 10ean Bermeon Gura+Haize fanzinearen aurkezpenean egindako saioan Joseba Barrenetxeak ateratako argazkiak eta ekitaldiaren kartelak.



2010-09-26

Follow: bideoklip berria

Círculo records entzuten zaudete. Hori Swallow abestia zen, eta hau, Follow da, Crystal Fighters-ena.
Horrela hasten da Londongo Crystal Fighters taldearen bideoklip berria:

2010-08-28

Sudurgabeen kunbia

SUDURGABEEN KUNBIA from basanabasa on Vimeo.

SUDURGABEEN KUNBIA

(Cumbia de los Sin-Totxa)



2010. urtean, Porrontxoen 30. urteurrenean, Donostiako udaletxeko arduradunek Porrontxo jaiak ospatzeko jarritako oztopoei erantzuteko asmoz sortutako abestia.



Basanabasak (http://basanabasa.blogspot.com) egina ondorengoen partehartzearekin: 100% Gourmet (http://www.myspace.com/100x100gourmet), Adrian Mal de Ojo(http://www.hotsak.com/artistes/mal-de-ojo/bibliotheque-de-presse/mal-de-ojo.-euskal-rumbaren-ordua), Sorkun (http://www.myspace.com/sorkun), Urtzi Txortains (http://www.myspace.com/thetxortains), Izarne Zelaia bertsolaria (Txantxibiri), argazki bat behelainoan (http://www.argazkibatbehelainoan.org/).



Bideoa Porrontxokumeek egina. Mila esker argazkia bidali duzuen guztiei!



Gora Jai Herrikoiak!!

2010-07-11

MUSIKA ELEKTRONIKOA CUBAN


DANCEFLOOR CABALLEROS


Cubako musika elektronikoari buruzko dokumentala.
Iaz izan genuen dokumental honen berri eta hemen jartzea interesgarria iruditu zaigu.


1/4

2010-06-13

BSNBS eta Bodyboard Kinkia

Donostiako Bodyboard Txapelketa Kinkirako bideoa.
Dokan egin zen Bodyboard kirol eta kultura ekitaldirako.


Musika: Marea gora (itoitz) bsnbs remix.

Argian ere, Basanabasa

Argia astekariaren edizio digitalean GaztEHrriaren Bruselako martxari buruzko bideoan BASANABASAren 1,2,3,Kili!

2010-04-05

BJK-Ikustekoak.

Basanabasa, ikusentzunezko proiektu bat izanik eta elkarlanak bultzatzea bere oinarrietako bat denez, laister VJ lanak egiteko gomitak etorri ziren. Eta holakoak publikoak izaten direnez, gure proiektuarekiko nahasmenik ez sortzeko honako izena hartu dugu. BJK.

Hona Lezoko tabernan proiektore bakar batekin egindakoa, Zurtek eta Julepok dantzan jarri gintuzten bitartean.

Doinua Basanabasaen remix bat da. Aram Ilich Jachaturián armeniar musikariaren sable dantza.

2009-10-28

Jaso, eman eta zabal ezazu. Kutura eta jabetza pribatua.


Faceebooken Busti Irratikoek esan diguten moduan, badira gurean bestelako jokabideak dituzten kultur eragileak. Ekoiztutakoa denon esku jarriz. Eta ez dira bakarrak. Arrosa Irrati Sarean biltzen diren proiektu guztiek holaxe egiten baitute edo Bertsozale elkarteak eskeintzen digun lehengai guztia hor dugu eta Youtuben ere aipagarria da euskaratutako materialak biltzen dabilen jendea. Baita soinu mapa egiten dabiltzanak. Gora zuek!

Ohi lez jendarteak aurre hartzen dio politika instituzionalari. Gure diruaz patrikak betetzen dituzten bitartean, aho bete hortz jaialdi2.0 , luntx2.0 zein hitzaldi2.0etan, sare kulturaz hitzegiten duten bitartean, armadun bakearen nobelaren kanpaina2.0 kopiatzen saiatzen diren bitartean.... Jendarteak lan egiten du, xume ta doan, gure kultur ondarea gordetzeko eta eten gabe berritzeko. Bestela ezin baitu izan kultura. Bizia.

Posta amaitzeko amets bat. Artxibategia.org. Zer nolako ametsa den hau jakin nahi duenak Archive.org-en hainbat idei topatuko du...

2009-10-23

Erremixak, Mash-Upak eta Jabetza Pribatua.

"...you can think of the whole culture as
a shareware update, a software source
for the rest of the world to upload."
DJ Spooky.

"...azken finean,  shareware update
(banaketa libreko berriztapen) moduan ikus
dezakezu kultura, mundu osoak kargatu
dezakeen software kodigoa. "
DJ Spooky

Australiar Telebista kate publiko batek, Zombie martxa bat grabatu zuen. Holakoak mundu osoaren zehar ari dira antolatzen orain urte batzuk iada. Baina hori ez da post honen gaia.

Telebista honek, bertan lortutako material guztia, denon eskura jarri du, erremix eta  mash-Upak egin ahal izateko. Azken hauek zer diren jakiteko hona DJ Spooky handiaren elkarrizketa. . Nahasketa mota ezberdinak biak finean. Baina hau ezta ere ez da oraingo gaia.

Ta zein da post honen arrazoia?. Kulturaren jabetza pribatua gurean eta kultur ondarea berrerabiltzeko ezintasunak. Trasmisioaz hainbeste hitzegiten den honetan ikaragarria da, zer nolako zailtasunak dauden gure kultur ondarera iristeko.
Fototekak, Fonotekak eta Filmoteka egon badaude. Guztiak diru publikoaren bidez eratuak. Zergatik ez daude sarean eskuragarri ordea?. Zergatik bete behar ditugu hainbeste paper orain dela 60 urteko irudiak lortzeko?.... Zergatik gorde inoiz etekin ekonomikorik emango ez duen materialik, denon esku jarri ordez?.