Hace 1 semana
2009-10-28
Jaso, eman eta zabal ezazu. Kutura eta jabetza pribatua.
Faceebooken Busti Irratikoek esan diguten moduan, badira gurean bestelako jokabideak dituzten kultur eragileak. Ekoiztutakoa denon esku jarriz. Eta ez dira bakarrak. Arrosa Irrati Sarean biltzen diren proiektu guztiek holaxe egiten baitute edo Bertsozale elkarteak eskeintzen digun lehengai guztia hor dugu eta Youtuben ere aipagarria da euskaratutako materialak biltzen dabilen jendea. Baita soinu mapa egiten dabiltzanak. Gora zuek!
Ohi lez jendarteak aurre hartzen dio politika instituzionalari. Gure diruaz patrikak betetzen dituzten bitartean, aho bete hortz jaialdi2.0 , luntx2.0 zein hitzaldi2.0etan, sare kulturaz hitzegiten duten bitartean, armadun bakearen nobelaren kanpaina2.0 kopiatzen saiatzen diren bitartean.... Jendarteak lan egiten du, xume ta doan, gure kultur ondarea gordetzeko eta eten gabe berritzeko. Bestela ezin baitu izan kultura. Bizia.
Posta amaitzeko amets bat. Artxibategia.org. Zer nolako ametsa den hau jakin nahi duenak Archive.org-en hainbat idei topatuko du...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario