Hace 6 días
2009-10-28
Jaso, eman eta zabal ezazu. Kutura eta jabetza pribatua.
Faceebooken Busti Irratikoek esan diguten moduan, badira gurean bestelako jokabideak dituzten kultur eragileak. Ekoiztutakoa denon esku jarriz. Eta ez dira bakarrak. Arrosa Irrati Sarean biltzen diren proiektu guztiek holaxe egiten baitute edo Bertsozale elkarteak eskeintzen digun lehengai guztia hor dugu eta Youtuben ere aipagarria da euskaratutako materialak biltzen dabilen jendea. Baita soinu mapa egiten dabiltzanak. Gora zuek!
Ohi lez jendarteak aurre hartzen dio politika instituzionalari. Gure diruaz patrikak betetzen dituzten bitartean, aho bete hortz jaialdi2.0 , luntx2.0 zein hitzaldi2.0etan, sare kulturaz hitzegiten duten bitartean, armadun bakearen nobelaren kanpaina2.0 kopiatzen saiatzen diren bitartean.... Jendarteak lan egiten du, xume ta doan, gure kultur ondarea gordetzeko eta eten gabe berritzeko. Bestela ezin baitu izan kultura. Bizia.
Posta amaitzeko amets bat. Artxibategia.org. Zer nolako ametsa den hau jakin nahi duenak Archive.org-en hainbat idei topatuko du...
-Hitz-gakoak:
2.0,
Archive.org,
Arrosa Irrati Sarea,
Busti Irratia
2009-10-23
Erremixak, Mash-Upak eta Jabetza Pribatua.
a shareware update, a software source
for the rest of the world to upload."
DJ Spooky.
"...azken finean, shareware update
(banaketa libreko berriztapen) moduan ikus
dezakezu kultura, mundu osoak kargatu
dezakeen software kodigoa. "
DJ Spooky
Australiar Telebista kate publiko batek, Zombie martxa bat grabatu zuen. Holakoak mundu osoaren zehar ari dira antolatzen orain urte batzuk iada. Baina hori ez da post honen gaia.
Telebista honek, bertan lortutako material guztia, denon eskura jarri du, erremix eta mash-Upak egin ahal izateko. Azken hauek zer diren jakiteko hona DJ Spooky handiaren elkarrizketa. . Nahasketa mota ezberdinak biak finean. Baina hau ezta ere ez da oraingo gaia.
Ta zein da post honen arrazoia?. Kulturaren jabetza pribatua gurean eta kultur ondarea berrerabiltzeko ezintasunak. Trasmisioaz hainbeste hitzegiten den honetan ikaragarria da, zer nolako zailtasunak dauden gure kultur ondarera iristeko.
Fototekak, Fonotekak eta Filmoteka egon badaude. Guztiak diru publikoaren bidez eratuak. Zergatik ez daude sarean eskuragarri ordea?. Zergatik bete behar ditugu hainbeste paper orain dela 60 urteko irudiak lortzeko?.... Zergatik gorde inoiz etekin ekonomikorik emango ez duen materialik, denon esku jarri ordez?.
-Hitz-gakoak:
Filmoteka,
Fonoteka,
Fototeka,
jabetza pribatua,
Kultura
2009-09-14
Basanabasa @ Arrateko Jaiak 2009
2009-09-06
Basanabasa Arrateko Jaixetan
Ez gara. Ez. Ez gara diska ziztatzaileak.
"Kitarrak?. Baterijolea?.Abeslariak?".
Luis Marianok mikrofonoa erabiltzeagatik abeslaria ez zela zioen Victoria Eugeniako publikoak. Dylan, kitarra elektrikoa eskutan, ikuslego haserrearengandik ihesi. "Popero horiek ez ditek oso luze iraungo" (m-ak dixit).
Bit. Beat. Sampler. Loop. Horiexek lanabesak. Tokia, Arrate. Irailaren 7an, Xarma eta Bizardunen kontzertuen ostean eta DJ/VJ Besamotzen aurretik.
Fuck Like a Virgin. Gora Arrateko Ama!
-Hitz-gakoak:
arrate,
basanabasa,
bizardunak,
xarma
2009-09-04
Ebaki (Ion Olano) + Basanabasa (II)
Ion Olanoren proposamena, Amsterdamera joan aurretik. Hitzordu bat: Donostiako Kafe Antzokian 8ak laurden gutxitan. Bapatekotasuna!. Ta bertan izan ginen ta hauxe atera zena.
Ebaki liburua eskuratu nahi duenak ezin izango du erosi, bai ordea deskargatu hemen klik eginez.
Ebaki liburua eskuratu nahi duenak ezin izango du erosi, bai ordea deskargatu hemen klik eginez.
2009-09-03
To win or not to win
2009-09-02
Ebaki (Ion Olano) + Basanabasa (I)
2009-09-01
Hemen nazute, ba!
2009-08-31
A Lxs Hijxs De Pasionaria
2009-08-28
Porrusaldea
-Hitz-gakoak:
alboka,
basanabasa,
drum'n'basque,
porrusaldea
2009-08-27
Itoiz - To Alice (Basanabasa rmx)
Basanabasak orain arte egindako azken erremixa, Itoiz taldearen "To Alice" kantarena hain zuzen:
Itoiz - To Alice (Basanabasa rmx)
Deskargatu hemen.
2009-08-26
Politik Kills (Basanabasa's Irrintzi Remix)
Basanabasa Manu Chao bernahasten. Politik Kills!
Ideia bikaina iruditu zitzaigun Manuk Radiolina bere azken diskoko abesti bat (Politik Kills) hartu eta abestiaren pistak bere webgunean edonoren eskura jartzea erremixak egiteko, eta nola ez, Basanabasak ezin tentazioari eutsi:
Politik Kills (Basanabasa Remix) - Manu Chao
Ea Euskal Herriko musikariak ere horrelako ekimenak martxan jartzera animatzen diren!
Remix the Basque Country!
-Hitz-gakoak:
basanabasa,
manu chao,
politik kills,
remix
2009-08-25
Utopia
Ella está en el horizonte -dice Fernando Birri-. Me acerco dos pasos, ella se aleja dos pasos. Camino diez pasos y el horizonte se corre diez pasos más allá. Por mucho que yo camine, nunca la alcanzaré. ¿Para que sirve la utopía? Para eso sirve: para caminar.
Eduardo Galeano. "Ventana Sobre La Utopía"
Utopia by Basanabasa
2009-08-24
Huajolote Aldaketak
Beti Mugan talde honddarbitarraren "Filosofi Aldaketak" kanta ezaguna eta Kojon Prieto ta Huajoloteen "Eres Un Hada" abestia nahasten dira Basanabasaren lehenbiziko bootleg honetan.
Huajolote Aldaketak by Basanabasa
-Hitz-gakoak:
basanabasa,
beti mugan,
bootleg,
filosofi aldaketak,
huajolotes
2009-08-23
Más pasión, más cariño
Gaur ere Basanabasaren hasierako beste abestietako bat.
Salvador Allendek 1970ko irailaren 4ean Txileko hauteskundeak irabazi ondoren botatako diskurtsoaren zati batetik abiatuta dago sortuta "Más pasión, más cariño"
"Les pido que se vayan a sus casas con la alegría sana de la limpia victoria alcanzada. Esta noche, cuando acaricien a sus hijos, cuando busquen el descanso, piensen en el mañana duro que tendremos por delante, cuando tengamos que poner más pasión, más cariño, para hacer cada vez más grande a Chile, y cada vez más justa la vida en nuestra patria."
Más pasión, más cariño by Basanabasa
-Hitz-gakoak:
allende,
basanabasa,
salvador allende
2009-08-22
Basanabasa - Hautsi eta eutsi!
Basanabasaren berrienetariko batetik, lehenbizikoetariko batetara: Hautsi eta eutsi!
Hautsi eta eutsi by Basanabasa
2009-08-20
Basanabasa - Kili-Kili4
Gaur gure doinu berrienetako batekin (ez berriena) gatoz, Kili-Kili4! "Bat, bi, hiru, lau" dioen ahotsa Mezo Bigarrena zenarena da, beraz berari eskeinia dihoa.
-Hitz-gakoak:
basanabasa,
kili-kili,
mezo bigarrena
2009-08-19
Zeberioko Herriari (Maurizia's not dead)
Aupa Maurizia!
(deskargatzeko eskubiko gezian klikatu - clickar en la flecha de la derecha para descargar)
Agurzeberioherria by Basanabasa
2009-08-18
Barricada-La Silla Eléctrica (Basanabasa RMX)
Hona hemen basanabasak Barricadaren "La Silla Eléctrica" abestiarekin eginiko erremixa:
(deskargatzeko eskubiko gezian klickatu - click en la flecha de la derecha para descargar)
-Hitz-gakoak:
barricada,
basanabasa,
la silla electrica,
remix
Suscribirse a:
Entradas (Atom)