Hace 6 días
2009-10-28
Jaso, eman eta zabal ezazu. Kutura eta jabetza pribatua.
Faceebooken Busti Irratikoek esan diguten moduan, badira gurean bestelako jokabideak dituzten kultur eragileak. Ekoiztutakoa denon esku jarriz. Eta ez dira bakarrak. Arrosa Irrati Sarean biltzen diren proiektu guztiek holaxe egiten baitute edo Bertsozale elkarteak eskeintzen digun lehengai guztia hor dugu eta Youtuben ere aipagarria da euskaratutako materialak biltzen dabilen jendea. Baita soinu mapa egiten dabiltzanak. Gora zuek!
Ohi lez jendarteak aurre hartzen dio politika instituzionalari. Gure diruaz patrikak betetzen dituzten bitartean, aho bete hortz jaialdi2.0 , luntx2.0 zein hitzaldi2.0etan, sare kulturaz hitzegiten duten bitartean, armadun bakearen nobelaren kanpaina2.0 kopiatzen saiatzen diren bitartean.... Jendarteak lan egiten du, xume ta doan, gure kultur ondarea gordetzeko eta eten gabe berritzeko. Bestela ezin baitu izan kultura. Bizia.
Posta amaitzeko amets bat. Artxibategia.org. Zer nolako ametsa den hau jakin nahi duenak Archive.org-en hainbat idei topatuko du...
-Hitz-gakoak:
2.0,
Archive.org,
Arrosa Irrati Sarea,
Busti Irratia
2009-10-23
Erremixak, Mash-Upak eta Jabetza Pribatua.
a shareware update, a software source
for the rest of the world to upload."
DJ Spooky.
"...azken finean, shareware update
(banaketa libreko berriztapen) moduan ikus
dezakezu kultura, mundu osoak kargatu
dezakeen software kodigoa. "
DJ Spooky
Australiar Telebista kate publiko batek, Zombie martxa bat grabatu zuen. Holakoak mundu osoaren zehar ari dira antolatzen orain urte batzuk iada. Baina hori ez da post honen gaia.
Telebista honek, bertan lortutako material guztia, denon eskura jarri du, erremix eta mash-Upak egin ahal izateko. Azken hauek zer diren jakiteko hona DJ Spooky handiaren elkarrizketa. . Nahasketa mota ezberdinak biak finean. Baina hau ezta ere ez da oraingo gaia.
Ta zein da post honen arrazoia?. Kulturaren jabetza pribatua gurean eta kultur ondarea berrerabiltzeko ezintasunak. Trasmisioaz hainbeste hitzegiten den honetan ikaragarria da, zer nolako zailtasunak dauden gure kultur ondarera iristeko.
Fototekak, Fonotekak eta Filmoteka egon badaude. Guztiak diru publikoaren bidez eratuak. Zergatik ez daude sarean eskuragarri ordea?. Zergatik bete behar ditugu hainbeste paper orain dela 60 urteko irudiak lortzeko?.... Zergatik gorde inoiz etekin ekonomikorik emango ez duen materialik, denon esku jarri ordez?.
-Hitz-gakoak:
Filmoteka,
Fonoteka,
Fototeka,
jabetza pribatua,
Kultura
Suscribirse a:
Entradas (Atom)